2017(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

BRAHMS 5. DANTZA HUNGARIARRA

Musika obra bati hainbat erabilera eman dakizkioke. Honako honetan, alde batetik, musikaren erritmoan musikogramak agintzen ziguna egiten joan ginen (hanka pausoak ematea direla, txaloak direla...). Behin hori eginda, marrazki bizidunen bideoa ikusi genuen, umeak ere jabetu zitezen marrazkietan zeinen ongi lotzen diren irudiak eta musika. Ea gustatzen zaizuen!

Lehenik musikogramarekin hasiko gara.
5. dantza hungariarra-Brahms


Ondoren, marrazki bizidunak.
5. dantza hungariarra-3 txerritxoak

Johanes Brahms konpositorea Erromantizismo garaikoa da. Bai Erromantizismo garai honi, bai eta Brahms-si buruz gehiago jakiteko, hemen dugu biziki orrialde interesgarria (Musikarmatik hartua)

 Erromantizismoa-Brahms

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BRAHMS 5. DANTZA HUNGARIARRA

Musika obra bati hainbat erabilera eman dakizkioke. Honako honetan, alde batetik, musikaren erritmoan musikogramak agintzen ziguna egiten jo...