Camille Saint-Säens-en “animalien inauteria”ko zati honekin hainbat jarduera egin daitezke. Alde batetik memoria lana eginez, marrazkia nola koloreztatzen doan erne egon beharko dugu, ondoren irudia aurrean ez dugula nola margotu behar dugun jakiteko. Eta, bestetik, bigarren bideoa ikusi ahal izango dugu, marrazki bizidunekin eta musikarekin gozatzeko.
Jakina, Camille Saint-Säens nor zen ere azalduko dugu gelan.
Lehenik irudia nola margotu behar den gogoan hartu beharko dugu.
Ondoren, bigarren bideoa ikus dezakegu.
Azkenik, konpositorearen biografia eta bizitu zen garaia ezagutuko ditugu. Camille Saint-Säens XX. mendekoa dugu. Jarraian duzuen orrialdean garai honi buruzko xehetasunak aurkituko dituzue, baita konpositoreen atalean Saint-Säens-en biografia ere.